Aurten Beti Saltsan kuadrilak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak antolatu duten Bonbilloneko kabalgatan batu zuten dirua Lekeitioko Elikagaien Bankuari zuzentzea erabaki dute. Horrela, astelehenean [urtarrilak 30], Marga Korta Aittitta Makurrako kideak batutako zenbatekoa eman zion, 350 euro alegia, Marisol Iturraspe Lekeitioko? Elikagaien Bankuko ordezkariari.
Marga Korta Marisol Iturrasperi dirua ematen. Argazkia: Lekeitioko Udala