Arriaga Arteko erakusleihoetan Gabonetarako prestatzen hasi zen arte instalazioetatik abiatuta proiektu berri bati ekin dio Jose Pablo Arriaga eskultore eta artistak. Instalazioak erakusleihoetatik atera eta kaleetan sortuko ditu antzezpenak balira, gizatasun mezuak zabaltzeko asmoz.
Beste baten lekuan jarri izena dauka proiektu berriak, eta bere lehen lana Markina-Xemeinen gauzatu du.
Aspalditik hutsik dagoen Markina-Xemeingo
Okerra kaleko etxe baten leihoetan eskuak jarri ditu, barruan daudenak harrapatuta mantentzen dituen etxe ilun horretatik irten egin nahi dutela irudikatuz. Ikuskizun gogor horrek badauka, baina, argi apurra, horman gora doan katutxo batek dauka giltza.
Etxe hutseko leihoetatik ateratzen diren eskuak.
Markina-Xemeinen bezala,
etxe edo gune hutsetan egingo ditu esku-hartzeak Arriagak, eta inork pairatu nahi ez dituen egoerak irudikatuko ditu herrietan dauden elementuak erabiliz.
Pertsonak eta
kaleko animalia basatiak, hau da, katu, sagu edo arratoi eta txoriak izango dira protagonistak. Behin agertokia aukeratuta, elementu horiekin antzezpen bat osatuko du, ipuin baten modura.
Ikuskizunak gogorrak izango direla batzuetan dio artistak, baina alderdi positiboa ezarriko die mezua mundu guztiari heldu ahal izateko. Markina-Xemeingo mezu latza leuntzeko, esate baterako, katutxo bat sartu du giltz bategaz; hori izango da askatuko dituena. «Mezua, beraz, umeengana ere hel daiteke, ondo amaitzen den ipuin bat bezala» dio artistak.
Ahoan giltza daraman katua.
Eskuek, bestalde, pertsonagaz lotura zuzena dutela azaldu du. «Ikusterakoan badakizu atzean pertsona bat dagoela eta hemen ikusten dituzunean pertsonak hondoratuta daudela nabaritzen duzu, kanpotik datorren laguntza behar dute».
Egitasmoa Euskal Herriko beste herri batzuetan, Espainian zein Europan zabaltzea du asmoa, eta horretarako, era guztietako instalazioak prestatuko ditu,
urtebete inguruan ikusgai egongo direnak.
Jose Pablo Arriaga artista, instalazioa egin duen Okerra kaleko etxe hutsaren aurrean.
Lan guzti horiek edo instalazio guzti horiek
bere obraren ataria izango dira. Ondoren etorriko da bere obra pertsonala, tentsioekin, eta betiko modura, barruan duena ateratzeko erabiliko duena. Bigarren proiektu hori hilabete gutxi barru kaleratu nahi duen
Harria gorde izango da.