Ondarroako inauterietako denda eta tabernen apainketa lehiaketan izena eman ahal da
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, lehiaketan izena emateko epea otsailaren 23an amaitzen da. Lehiaketan parte hartuko duten denda eta tabernek otsailaren 25eko 17:00etarako apainduta egon beharko dutela azaldu dute.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailera joan, telefonoz deitu (94-683 36 69) edo idatzi (jrosa@ondarroakoudala.net) beharko dute.
Azaldu dutenez, epaileek dena baloratuko dute: gaia inauterietakoa izatea, egindako lana, txukuntasuna, originaltasuna… Sari banaketa otsailaren 28an Beikozinin egingo den play back lehiaketaren aurretik izango dela esan dute.
Tabernen artean, lehenengo saridunak 600 euro eskuratuko ditu; denden artean, ostera, lehenengo sarituak 300 euro jasoko ditu. «Sari nagusiez gain, bi kategorietan aipamen bereziaren sariak ere banatuko dira; 100 euroko bi sari izango dira».