Berriatuko II. Pala Txapelketa mistoa jokatuko dute gaur hasita
Berriatuko Pala Txapelketa jokatuko dute gaur hasi eta domekara arte. Bigarren urtez lehiatuko dute nesken eta mutilen arteko txapelketa, eta 26 bikotek izena eman dute.Gaur arratsaldean izango dira lehenengo partidak, eta domeka eguerdian argituko da ...
Gaur arratsaldean izango dira lehenengo partidak, eta domeka eguerdian argituko da zein den aurtengo bikote txapelduna.
Palan jokatuko duten herritarrek udaletxean edo herriko tabernetan izena eman, eta izena ematerakoan kanporaketak zein egunetan barikuan edo zapatuan lehiatu nahi dituzten zehaztu dute.
Hain zuzen ere, bikoteka bakoitzak gutxienez hiru sailkapen partida jokatuko ditu egun berean bikotekideek kolore bereko kamisetak izan behar dituzte soinean.
Partida guztiak hamabi tantora izango dira.
Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek domekan jokatuko dituzte azken neurketak, eta txapelketa amaitzean, elkarregaz bazkalduko dute.