Itzalak Markina-Xemein eta Ondarroako laukoteak kontzertua eskainiko du zapatuan [otsailak 11], 20:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kuturgunean.
Emanaldia doan izango da.
Taldea ondokoek osatzen dute:
Andoni Caballero (gitarra eta ahotsa),
Iban Sierra (bateria),
Aitor Osa (gitarra eta ahotsa) eta
Jon Billakorta (baxua). Orokorrean, zapatuko kontzertuan denetariko abestiak eskainiko dituztela azaldu dute. «Estilo ezberdinetako abestiak joko ditugu: pop, rock… Eta abestiak ezagunak izango dira». Hain zuzen ere, abesti batzuk eurenak izango badira ere, asko talde ospetsuen bertsioak izango dira. «Hizkuntza ezberdinetako abestien bertsioak eskainiko ditugu».
Emanaldian jai giroa izango dela nagusi azpimarratu dute. Eta herritarrei kontzertura joateko gonbitea egin nahi izan diete. «Datozela, ondo pasatuko dute eta. Gainera, ordua ere aproposa da».
Itzalak musika taldeko kideak. Ezkerretik eskumara, Caballero, Sierra, Osa eta Billakorta. Argazkia: Itzalak.