Parte hartzeko 222 eskaera hartu ditu Kale Antzerki jaialdiak
28. Lekeitioko Kaleka Naziorteko Kale Antzerki Jaialdian parte hartzeko 222 eskaera jaso dituzte. Programazio ofizialean parte hartzeko eskaerak egiteko epea urtarrilaren 31n amaitu zen, eta erantzuna «ikaragarria» izan dela esan dute kale antzerki j...
Proposamenak herrialde ezberdinetatik jaso dituztela argitu dute: Espainia, Portugal, Frantzia, Kolonbia, Italia, Argentina… Dena dela, Euskal Herriko talde edota artistak ere aipatu behar direla gaineratu dute; 65 eskaera jaso dira.
Aukeraketa
Proposamen horiek guztiak eskuetan hartuta, otsaila eta martxoa bitartean aukeraketa prozesua egingo dute. Eta bitartean, aurtengo jaialdian lehen aldiz egingo den sail berri baten parte hartzeko aukera zabaldu dute. Kaleka Scratch izena dauka sail horrek, eta sormen garaikideko sektorean lan egiten duten artistei publikoaren aurrean garatzen ari diren proiektuak probatzeko aukera ematea du helburu. «Garatzen dauden lanak bultzatzeko eta publiko potentzialagaz harremanetan jartzeko beste modu bat eskaintzen duen plataforma izango da».
Sail horretan izena emateko epea zabalik dago martxoaren 1era arte.