Eraikinak izan ditzakeen erabilera aukerak mahairatuko dituen proiektua egin nahi dute. Eraikinaren berrerabilerarako abiapuntua eraikina
beharrezko guztiagaz hornitu eta
balioan jartzea izango dela jakitera eman du udalak.
Hasteko lizitazio prozedura zabaldu dute, eta proiektua zehaztu eta idazteko epea
9 hilabetekoa izango dela azaldu dute. Udalak jakitera eman duenez, kontuan izango dute herritarren iritzia. “Epe honen lehen fasean herritarren parte hartzea bultzatuko da,
Lekeitio zure erara prozesuaren ildoari jarraituz”.
2016an Abaroa jauregiko teilatua konpondu zuten; aurten berriz, proiektua zehazteko asmoa erakutsi du udalak.
Lekeitioko Abaroa jauregia.