Aste Santuetarako prest egongo da Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartearen lokaleko estalkia
Aste batzuk barru hasiko ditu Lekeitioko Udalak, Isuntza Arraun Elkarteak erabiltzen duen lokalaren erreteila eta era berean Zita Hoteleko terraza denaren konponketa lanak. Erreteila “oso egoera txarrean” dagoela esan dute, eta “ezinbestekoa” deritzo udalari zaharberritze lanak egiten jarraitzea. Beraz, bigarren faseari ekingo dio aurten, udalak, eta estalkia Aste Santurako konponduta egongo dela adierazi dute.
Euria egitean Isuntzako lokaletara ur asko sartzen zela-eta, eta bertan edozein ekintza egitea arriskutsua zenez, 2015 urtean hasi zituen Lekeitioko Udalak, erretila konpontzeko lanak. Lehen tarte horretan teilatuaren 550 metro karratu konpondu zituzten, eta lanek 87.055 euroko inbertsioa suposatu zuten.
Oraingoan, berriz, gainontzeko 265 metro karratuak konponduko dituzte, eta bigarren fasea gauzatzeko, 47.647 euroko inbertsioa beharko dute. Estalki guztia konpontzeko 137.703 euro erabiliko ditu, azkenik, udalak.