Ondo pasatu, askotariko baloreak barneratu eta euskararen aldeko ekintza berezia egin. Horixe bera da Txirrimorraski Ondarroako denbora libre taldeko kideek Gabonetako irteera luzean egin zutena. 20. Korrikaren Zirkorrika abestiagaz Txirrikorrikalip dub-a egin zuten taldeko begirale eta umeek, eta sare sozialetan sekulako arrakasta eduki dute.
Abenduaren 26tik 29ra Bidartera (Lapurdi) joan ziren Txirrimorraskikoak. “Irteera luzeko plangintza egin genuen, eta gai orokorra musika zenez eta 20. Korrikaren abestia aurkeztu berri zutenez, erabaki genuen lip dub-a egitea”, azaldu du Joseba Ugarte Azpiri Txirrimorraskiren begiraleetako batek.
Irteera luzeko bigarren egunean grabatu zuten bideoa. “Zortzi talde egin genituen, eta talde bakoitzak bere zatia landu zuen. Gero, lau grabaketa saio egin genituen; uste baino hobeto atera zen”. Lau grabaketa egin bazituzten ere, guztiak ondo zeudela esan dute.
4.000 ikustaldi baino gehiago. “Egunean bertan, gauez, taldeko umeei bideoa erakutsi genien. Emaitzagaz gustura geratu ziren eta emozionatu egin ziren”. Oro har, egun polita izan zela esan dute Txirrimorraskikoek.
Bideoa asteon sare sozialetan (Facebook) zabaldu du Txirrimorraskik. Eta ikustaldi asko eduki ditu; gaur arte, 4.104 ikustaldi eduki ditu.
Ekintzaren arrakasta ikusita, hurrengo irteera luzean ere antzerako zer edo zer egitea aurreikusten dutela azaldu dute.
Txirrimorraskiko umeak eta begiraleak, Bidarten bideoa grabatu eta gero. Argazkia: Txirrimorraski
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.