Batel ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan Isuntzak eta Ondarroak
Batel denboraldiko bigarren jardunaldirako prest daude Lea-Artibaiko arraun taldeak. Eguraldiaren ondorioz lehen jardunaldia bertan behera geratu zitzaien, baina oraingoan aurreikuspen onak dira.
Zapatuan [otsailak 18], 15:00etan, jokatuko da estropada Sestaoko La Benedikta eremuan, eta Isuntzak eta Ondarroak dagoeneko baieztatu dute parte hartzea, horrela, 14 izango dira norgehiagokan parte hartuko duten Lea-Artibaiko batelak.
Isuntza Arraun Elkarteko zazpi batel aterako dira Sestaoko uretara: alebin mailako nesken 2 batel, alebin mutilen mailako batel bat, txiki mutilen mailako hiru batel eta kadete mutilen mailako batel bat.
Ondarroa Arraun Taldeak ere zazpi ontzi eramango ditu bigarren jardunaldiko probara: alebin neskan batel bi, infantil-kadete neskan batel bi, kadete mutilen batel bat, gazte mutilen batel bat eta neska absolutuen batel bat.
Gipuzkoako Liga. Pasai Donibanen, 16:00etan, lehiatuko den Gipuzkoako Ligako seigarren jardunaldian egongo dira, bestalde, Mutriku Arraun Taldeko senior mailako mutilak.