Markina-Xemeingo Udalaren eta Bilboko Txileko Ohorezko Kontsulatuaren laguntzagaz, Txileko kulturaren erakustaldia antolatu dute aurtengo ikasturtean Lea Artibai Ikastetxean ikasten ari diren Txileko ikasleek. Domekan [otsailak 19],
12:00etatik 17:00etara, musika, dantzak, janari dastaketa eta jokoak egongo dira Markina-Xemeingo
Plazabarripean.
Bilbon bizi diren txiletarrez osatutako
Chile Lindo taldeak ere hartuko du parte ekitaldian. Gloria Arevalo. Cristhian Castillo, Aintzane Corchado, Pamela Figueroa, Mercedes Rodriguez, Juan Retamal, Karina Seide, Cecilia Villa eta Michelle Weiss-ek osatzen dute taldea, eta Txileko folklorearen erakusgarri diren dantzak eskainiko dituzte.
Txileko dantza talde bat.
Lau urte. Txileko Hezkuntza Ministerioaren eta Tknika institutuaren arteko elkarlanari esker, eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak sustatutako Txileko Pasantia programaren barruan hegoamerikako 49 ikasle daude 2016-2017 ikasturtean Markina-Xemeinen eskaintzen ari den Formazio Aditua jasotzen.
Txileko ikasleek, lau urtez jarraian hartu dute parte programan, eta urtetik urtera ikasle kopurua handitzen joan da. Bekadun ikasle batzuk, gainera, euren
familiekin etorri dira Txiletik Euskal Herrira, eta 2016ko azarotik Lea-Artibai eskualdean daude.