Zer egin dezake zientziak estropadak irabazteko? izenburupean, Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako hitzaldia egongo da astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin. Hizlaria Jon Lasa itsas ingeniari eta arraunlari oriotarra izango dela jakitera eman dute. Hizlaria Jon Lasa itsas ingeniari eta arraunlari oriotarra izango dela jakitera eman dute.
Gaur egun, zientziaz eta teknologiaz baliatuta, aurrerapauso nabarmenak eman ahal direla azaldu du Lasak. «Zenbat aldiz gertatzen da bi pertsonek arraunketa berdin bati begiratu ondoren bi ikuspegi guztiz desberdin edukitzea? Zientziak objektibitaterantz hurbiltzen gaitu, eta neurketak ezin dira ukatu».
Itsas ingeniaritza, fisika eta biomekanikaren bitartez aurrauneko milaka parametro aztertu ahal direla gaineratzen du ingeniariak. «Eta metodologia teoriko eta esperimentalei esker, sentsazioak datuekin lotzeko aukera daukagu».
Ikasketaz ingeniaria bada ere,
2000 eta 2002. urtean arrauneko Espainia mailako txapelduna izan zen Lasa.
Jon Lasa ingeniari eta arraunlaria.
Horrez gain, itsas ontzien optimizazio ikerlaria eta Branka traineru diseinu berritzailearen sortzailea ere bada; material konposatuen ikerkuntzan ere lan egiten du.