Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, Lea-Artibai eta Mutrikun lau herrik galdu dituzte biztanleak, eta gainerakoek irabazi egin dituzte. Ondarroa da biztanle gehien galdu dituena; 2006an 9.277 biztanle edukitzetik 2017an 8.495 edukitzera pasa da (-%8,42). Aldiz, Mutrikuk %11,13ko igoera eduki du; 2006an 4.795 biztanle zituen eta gaur egun 5.329.
Dena dela, biztanleen gorakada handiena eduki duena Ispaster izan da; 2006an 618 zituen eta gaur egun 721 ditu (%16,66). Hona hemen taula eta datu guztiak:
Iturria: Espainiako Estatistika Institutu Nazionala