Murueta Ak 600 kiloko finala jokatuko du zapatuan
Lesio eta azken orduko arazoak tarteko, Murueta Bk ez du 2. jardunaldia lehiatu. Beti Gazte eta Ñapurrak taldeen atzetik, Murueta A hirugarren geratu da ArtaxoanMurueta Ak zapatuan Lesakan jokatuko den gizonezkoen 600 kiloko Euskadiko 8x8 Goma Gaineko...
Lesio eta azken orduko arazoak tarteko, Murueta Bk ez du 2. jardunaldia lehiatu. Beti Gazte eta Ñapurrak taldeen atzetik, Murueta A hirugarren geratu da Artaxoan
Murueta Ak zapatuan Lesakan jokatuko den gizonezkoen 600 kiloko Euskadiko 8×8 Goma Gaineko Txapelketaren finalerako txartela lortu du.Kategoria horretako bigarren jardunaldia Nafarroako Artaxoa herrian lehiatu zuten zapatuan, eta bigarren eta lehenengo jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, Murueta Agaz batera talde hauek sailkatu dira zapatu honetako finalera: Betigazte, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Sokarri.
Zenbait lesio eta azken orduko gorabehera tarteko, Artaxoako saioan Murueta B taldeak ezin izan zuen parte hartu; gauza bera gertatu zitzaion Abadiñoko taldeari ere.
Guztira zazpi taldek lehiatu zuten bigarren jardunaldia, eta Beti Gaztek lortu zituen puntu gehien. Ñapurrak izan zen bigarrena, eta Murueta Ak hirugarren sailkatzea lortu zuen.
Emakumeak 375 kilokoan
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten.
Gaztedi, Ibarra, Txantrea, Berriozar eta Goiherri taldeetako sokatiralariak aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Gaztedi nagusitu zen.