Emakumeen Nazioarteko Eguna baino astebete lehenago, Gernikako Batzarretxeak euskal emakume hautetsien bilera egin du; atzo izan zen [martxoak 1]. Bertan, Eudelen, Euskal Udalerrien Elkarteak, Martxoaren 8a dala eta aho batez onetsi zen Adierazpen Instituzionala irakurri zen. Eta horretan egon ziren, besteak beste, Markina-Xemeingo
Josune Baskaran zinegotzia eta Berriatuko
Ainhoa Egurrola ere.
Bizkaiko Batzarretako jarlekuek emakume zinegotziek, alkateek, batzarkideek eta legebiltzarkideek hartu zuten, eta baita Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako alderdi politikoetako goi mailako emakume agintariek ere. Gizonek gonbidatuen eserlekua hartu zuten.
Eudelek prestaturiko adierazpenean, Europako Txostenaren aholkuak eta emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten Bardintasunerako Europako Gutunetik sortutako konpromisoak azaldu zituzten. Horregaz batera, Emakumeen eta Gizonen arteko Bardintasunerako 4/2005 Legean ezarten diren betebeharrak ere gogora ekarri zituzten.
Ainhoa Egurrola (ezkerrean) eta Josune Baskaran, Gernika-Lumon. Argazkia: Berriatuko Udala.
Emakumeen Lehenengo Ezohiko Bileran parte hartu zuten hautetsiak, Gernika-Lumon. Argazkia: Eudel