Euskadiko Zaldi-Mando Txapelketa jokatuko dute Etxebarrian Patxuak, Kobak eta Erauskinek
Etxebarriko probalekuak 2016ko Euskadiko Zaldi-mando Proben Txapelketaren finala hartuko du domekan [martxoak 5]. Hiru probalariren abereek jardungo dute lehian: Aulestiko Kobarenak, Markina-Xemeingo Patxuarenakk eta Bermeoko Erauskinen zaldiak.
Abere bakoitzak ordu erdiko saioa egingo du, Etxebarriko 800 kiloko harria aurrera eta atzera eramanda. Betiko modura, zaldi probak Euskadiko Herri Kirol Federakundeak kontrolatuta egongo dira, eta zaldiak saio bakoitza hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte.
Norgehiagoka 17:30ean hasiko da.