Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate sailak, 3. Sektoreko mahai bat osatu zuen bai elkarteen euren artean bai eta Gizarte Zerbitzuekin harremana sendotu eta elkarlana sustatzeko asmoz. Fekoor, Gorabide, Caritas, Gurutz Gorria, Elikagaien Bankua eta Avifes elkarteek osatzen duten mahaiak hartu du bere ibilbidea, eta hurrengo pausoa orain arte landutakoa herritaratzea izango da.
Horretarako, alde batetik,
martxoko martitzen eta eguenetan hitzaldi ziklo bat antolatu du udalak elkarteek euren erakundea aurkeztu eta dauzkaten ekintza, programa eta zerbitzuak ezagutzera emateko. Bestalde,
apirilaren 2an, gizarte arloko elkarte ezberdinak ezagutzeko
azoka bat jarriko dute plazan. Elkarteek postuak ipiniko dituzte 11:00etatik 14:00etara, eta elkarte bakoitzeko bolondres eta partaideek informazioa emango dute. Bestalde, Gurutze Gorriak uretako simulakroak egingo ditu goiz osoan.
Lekeitioko Elikagaien Bankua.
Herritarrei egiten duten lana ezagutzera emateagaz gain, ekintza hauek elkarte ezberdinetako bolondresak eta partaideak elkar ezagutzeko bidea ere izatea nahi dute.
Hitzaldi zikloa. Datorren martitzenean [martxoak 7] hasiko dira talde eta elkarteak hitzaldiak ematen. Lehenengoan Gurutze gorrikoek dituzten zerbitzu ezberdinen aurkezpena egingo dute: prebentzio, gizarte eta itsasokoak.
Hitzaldien
EGITARAUA:
- Martxoak 7, martitzena: Gurutz Gorria.
Gaia: Gurutze gorriko zerbitzu ezberdinen aurkezpena (prebentzioa, gizarte eta itsasokoak )
- Martxoak 9, eguena: Acambi- Bularreko minbizia Bizkaiko elkartea.
Gaia: Bularreko minbizia arin detektatzeko bidea
Hizlaria : Elena Cintora medikoa Basurtoko ospitaleko radiologa
- Martxoak 14, martitzena: Alzheimer , Ondarroako taldea.
Gaia:Alzheimerrarekin bizi
Hizlaria: Koldo Aulestia
- Martxoak 16, eguena: Avifes (Senideen eta gaixotasun mentalaren Bizkaiako elkartea).
Gaia: AvifesĀ zerbitzu ezberdinen aurkezpena
- Martxoak 21, martitzena: Bizkaiko Elikagaien Bankua.
- Martxoak 23, eguena: Caritas.
Gaia: Pertsona nagusien bakardadea
Hizlaria: Pili Castro
- Martxoak 28, martitzena: Fekoor elkartea, gutxitasun fisikoa edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonak.
- Martxoak 29, eguaztena: Gorabide Bizkaiko elkartea.
Gaia: Goratu programaren aurkezpena
- Ardora -Alkoholiko Anonimoak-.
Gaia: A.A funtzionamendua