Ondarroako Kirol Batzordeak egiten duen Kirol Galako sarituak zeintzuk diren jakitera eman dute. Guztira lau sari banatuko dituzte.
2016ko kirolarien saria Arnaitz Burgoak (gizonezkoetan) eta Nagore Eluk (emakumezkoetan).
Urteko kirol taldearen saria Ondarroa Arraun Elkarteak jasoko du, “urte osoan egindako lanagatik”. Azkenik,
aipamen berezia Jabier Urkiri ‘Kubillo’-rentzat izango da. “Kubillok neska eta mutilekin futbola irakasten eta herri mugimenduan egindako lanagatik jasoko du saria”, aipatu dute.
Saridunak aukeratzerakoan, herritarrek egindako proposamenetatik abiatu direla adierazi dute. Bestalde, Kirol Gala noiz egingo den datozen asteetan esango dutela gaineratu dute.
Herritarrek egindako proposamek “asko” izan direla esan dute. “Ekarpena egin dutenei esker ona adierazi nahi diegu”. Bide beretik, aurten
saririk lortu ez dutenei ere aipamen berezia egin nahi izan dio udalak. Horien artean daude ondoko kirolariak: Inhar Urruzuno, Arantza Burgoa, Iraide Burgoa, Ager Solabarrieta, Eneko Azkarate,
Aringaingan taldea eta Artibai Judo taldea.
HONEKIN LOTUTA: