28. Lilatoiko saria eraman du Markina-Xemeingo taldeak

Lea-Artibai eta Mutrikuko ehunka korrikalarik hartu dute parte gaur [martxoak 5], Donostiako Lilatoian. Goizean goiz irten dira Lea-Artibai eta Mutrikuko korrikalariak Donostiarantz, 28. Lilatoian parte hartzeko. Autobusetan batzuk eta autoetan besteak, 56 ondarrutarrek, 80 markina-xemeindarrek eta eskualdeko beste hainbat korrikalarik jantzi dituzte aurten, Lilatoiko kamiseta berdeak. Aurobus berean joan dira Mutriku, Lekeitio eta Ondarroako korrikalariak, beste bat bete dute Markina-Xemeinen.
Ondarroako taldea Donostiara joateko autobusa hartzeko prest.

Ondarroako taldea Donostiara joateko autobusa hartzeko prest.

Ondarroako taldea, Donostian.

Ondarroako taldea, Donostian.

Iaz baino 700 emakume gehiagok hartu du parte lasterketan. 10:30etan hasi dira Bulebarrean aringa-aringa aurten izena eman duten 5.758 emakumeak eta 5 kilometroko ibilbidea egin dute. Lasterketa bukatzean, indarra izan dutenek, batukadaren erritmora dantzan egiteko aukera izango dute. Urtero modura, girorik ez da falta izan gaur [martxoak 5], Donostian. Lasterketa amaituta, sariak banatu dituzte Alderdi Ederren. Hiru talde jendetsuenak ere eduki dute izendapena, eta Markina-Xemeingo taldeak 3. saria irabazi du.
Markina-Xemeingo korrikalariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Markina-Xemeingo korrikalariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Markina-Xemeingoak saria hartzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Markina-Xemeingoak saria hartzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Hitza taldea. 74 emakumek hartu dute parte Lilatoian Hitza taldeagaz. Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean sortutako taldea izan da.
Hitza taldea. Argazkia: Malen Aldalur

Hitza taldea. Argazkia: Malen Aldalur (Irutxuloko Hitza)

ARGAZKI GALERIA OSOA ikusiteko, egin klik hemen.