Aulestiko Kobak irabazi du Euskadiko Zaldi-Mando Txapelketa
Proba giroa izan zen nagusi atzo [martxoak 5] arratsaldean Etxebarrian. Euskadiko Zaldien Txapelketa jokatu zen, eta hiru zaldi aritu ziren lehian: Aulestiko Koba, Bermeoko Erauskin eta Markina-Xemeingo Patxua. Lehen bien arteko lehia estua izan zen, 2 plazaren baino gutxiagoko aldeagaz amaitu zuten saioa. Baina, Kobak, 63 untza eginda Euskadiko txapela jantzi ahal izan zuen.
Bigarren Juan Erauskin Garay gelditu zen, 61 plaza 4, 80 metro eginda, eta hirugarren postuan Patxua 57 plaza juxtu lortuta.