Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak lehenengo postua lortu du Irunesa Txapelketan

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 27 taldetako gimnastikalariek parte hartu zuten zapatuan [martxoak 4] Irungo (Gipuzkoa) I. Irunesa Txapelketan. Eta horretan, Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak lehenengo postua lortu du, bakarka. Lasartek uztaiagaz egin zuen erakustaldia (bideoan ikusgai). Lasartek Ordiziko taldeagaz entrenatzen du, eta taldekako txapelketetan ere parte hartzen dute; aurten ondarrutarra kadete mailan dago. Otsailaren 4an, esaterako, Bergaran aritu ziren Lasarte eta haren taldekideak. Taldekako sailkapenean lehenengo postuan geratu ziren; taldeko koreografia hiru uztai eta bi pilotagaz egin zuten. Bakarkako sailkapenean, ostera, Lasarte hirugarren geratu zen. Hurrengo saioa. Orain, martxoaren 18an Donostiako Txapelketan parte hartuko dute Lasartek eta haren taldekideek.