Martxoaren 26an antzezlan arrakastatsua ikusteko bi saio eskainiko dituzte Lekeitioko Ikusgarrin; 12:30ean eta 17:00etan izango dira saioak. Eta jakitera eman dutenez,
sarrera guztiak agortu dira. “24 ordutan agortu ziren sarrerak”, azaldu du kultur etxeko langileak. Sarrerak 10 eurotan zeuden salgai, kultur etxean eta Traolan. Ikusgarrin 288 ikuslerentzako lekua dagoela jakitera eman dute. Beraz, bi saiotan 500 ikusle baino gehiagok gozatuko dute ikuskizunagaz.
‘Go!azen’ antzerki musikaleko protagonistak, saio batean. Argazkia: Glu Glu ekoiztetxea.