#Sareartin kontzertu jardunaldien baitan, zapatuan [martxoak 11] Izaki Gardenak eta Mor More taldeen kontzertua egongo da Ondarroako Portuko Ranpan. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude Zurrumurrun liburu dendan, Noya tabernan eta
Interneten.
Mor More taldeari dagokionez, Haritz Etxebarria biolin jotzaile ondarrutarra da kideetako bat. Andrea Lopetegi (ahotsa eta gitarra), Jone Azkoaga (ahotsa eta gitarra) eta Lierni Atxukarro (kaxa, marakak, karrakailua) dira gainontzekoak. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte.
Mor More taldeko kideak. Argazkia: Mor More.
Bestalde,
Izaki Gardenak taldea 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sortutako taldea da. Urte horretako irailean, Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti gr
abatu zituzten; abesti horiek, gero, Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak diskoan sartu zituzten. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu eta Amaieratik hasi lehendabiziko lan luzea grabatu zuten; disko hori 2013ko urrian argitaratu zuten. 2015ean Aurri gara lana argitaratu zuten, eta kritika bikainak jaso zituzten. Oro har, folk estiloko abestiak eskaintzen dituzte.
Orain, geldialdia egingo dutela iragarri dute. “Beraz, talde hori zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da zapatuko saioa. Animatu eta ez galdu aukera!”, esan dute antolatzaileek.
Kontzertuko sarreren zozketa. HITZAk zapatuko emanaldirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean. Eta zozketa parte hartzeko telefono deitu (94-684 44 36) behar da. Zozketan izena emateko azken eguna martxoaren 9a da, 16:00ak baino lehen.
Izaki Gardenak taldeko kideak.