Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

'Pachuamelot'-ek irabazi du Markina-Xemeingo inauterietako ostalari-tabernarien sari berezia

Erdi aroko gotorleku bihurtu zuten Markina-Xemeingo Patxua taberna inauterietan, eta aurten bera saritzea erabaki du epaimahaiak. Herriko merkatari eta tabernariek inauteri egunean erakusten duten parte hartzeko jarrera aktiboa baloratu nahi izan du aurten Markina-Xemeingo Udalak, eta estreinekoz, saria banatu dute.
Iker Eizagirre eta lagunak, gotorleku bihurtutako Patxua tabernaren aurrean. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Iker Eizagirre eta lagunak, gotorleku bihurtutako Patxua tabernaren aurrean. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Patxua taberna izan da epaimahaikideen balorazio onena eduki duena, eta 200 euroko saria jaso du. Epaimahaiak jakinarazi duenez, tabernaren apainketaz gain, Iker Eizagirre tabernako nagusiak eta bere lagun taldeak izandako parte hartzea erabakiorra izan da aukeraketa egiterakoan. Isa Mandiola zinegotziaren eskutik hartu du Patxua tabernako Iker Eizagirrek saria.
Patxua tabernako Iker Eizagirre eta Isa Mandiola zinegotzia. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala

Patxua tabernako Iker Eizagirre eta Isa Mandiola zinegotzia. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala