Irati Lasartek lehenengo postua lortu du Irunesa Txapelketan
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 27 taldetako gimnastikalariek parte hartu zuten joan den zapatuan Irungo (Gipuzkoa) I. Irunesa Txapelketan. Eta horretan, Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak lehenengo postua lortu zuen, bakarka. Lasartek uztaiagaz ...
Lasartek Ordiziko taldeagaz entrenatzen du, eta taldekako txapelketetan ere parte hartzen dute; aurten ondarrutarra kadete mailan dago.
Otsailaren 4an, esaterako, Bergaran aritu ziren Lasarte eta haren taldekideak. Taldekako sailkapenean lehenengo postuan geratu ziren; taldeko koreografia hiru uztai eta bi pilotagaz egin zuten. Bakarkako sailkapenean, ostera, Lasarte hirugarren geratu zen.
Hurrengo saioa
Hurrengo saioa Donostian izango dute Ordiziko taldeko gimnastikalariek. Datorrean astean, martxoaren 18an lehiatuko den Donostiako Txapelketan parte hartuko dute Lasartek eta haren taldekideek.