Nor bere buruarekin ezkondu dira emakume batzuk Ondarroan

Atzo [martxoak 12] nor bere burua maitatu eta zaintzeko konpromisoa hartu zuten emakume batzuk atzo [martxoak 12] Ondarroan. Ezkontza ospakizuna 13:00etan hasi zen Kofradia Zaharrean, eta bertan izan ziren protagonisten senide eta lagunak. Bakoitzak bere botoen bitartez hartutako konpromisoak eta aurrerantzean ukatuko dituenak aurkeztu zituen. Ezkontza guztietan moduan, nor bere buruarekin ezkontzeko baiezkoa eman eta sinatu egin zuten. Funtsean, ez dutela printze eta printzesa urdinen beharrik, ez direla inoren laranja erdiak azpimarratu zuten. Emakume osoak dira, eta beraien burua maite dute. Ezkonduaz, bizitzako egun guztietan beraien burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu zuten. Uko egin zioten kontrolari eta autoexijentziari, bai eta besteen beharrak asetzeko, norbere burua albo batera lagatzeari; hamar gauza batera egiteari ezetz esan zioten. Albo batera laga zituzten baita ere inoren ardurak norbere gain hartzea, norbere burua zigortzea eta derrigortzea. Ekitaldiagaz amaitzeko, Aurresku berezi bat egin zuen dantzari batek. Aipatu ekintza Etxelilako jabekuntza eskola bateko ikastarotik dator. May Serranok Maite dut neure burua ikastaroa gidatu zuen, eta horretan parte hartu dute emakume batzuk izan dira euren buruagaz ezkondu direnak.