Izaro Aranburu Rementeria eta
Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeindarrek emaitza bikainak lortu zituzten atzo [martxoak 12] Araian (Araba) lehiatu zen Euskadiko Kros Txapelketan. 4. postuan helmugaratu zen Aranburu, Bizkaiko bigarren emakumea izan zelarik; Bilbao, berriz, Bizkaiko lehenengoa izan zen eta Euskadiko 5.ena.
Jonan Bilbao Omaetxebarria eta Izaro Aranburu Rementeria lasterketak amaitu ondoren.
Euria ez zen ostopo izan, atzo Araian. Infantil mailako 68 neskak eta 60 mutilek hartu zuten parte Euskadiko proban, eta lasterketa ikusgarriak eskaini zituzten. Marka bikaina lortu zuen Aranburuk emakumeen 3 kilometroko proba
11:09 denboran eginez. Bilbaok ere lan ederra egin zuen lasterketan,
13:32 denboran amaitu zuen gizonezkoen 4 kilometroko proba.