Bizkaiko Batelen bosgarren jardunaldiak emaitza onak utzi ditu Ondarroako eta Lekeitioko arraun elkarteentzat
- Gazteen arraun denboraldiak Sestaoko La Benedicta estropada-eremuan izan zuen Bizkaiko Batel Ligaren bosgarren estropada. Eguraldi zakar eta haizetsuari egin behar izan zieten aurre lehian aritu ziren batelek.
Bertoko
hamabost batel aritu ziren uretan zein baino zein gehiago: Ondarroako zortzi eta Isuntzako zazpi.
Sei batelek parte hartu zuten
alebin nesketan, eta
Ondarroa A izan zen
irabazlea, 2 minutu eta 41 segundogaz. Ondarroa B hirugarren sailkatu zen, eta Isuntzako A eta B batelak laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren.
Alebin mutilen kategoriari dagokionez, Isuntzako batela bigarren sailkatu zen, eta Bermeoko batel mistoa laugarren.
Mutil gazte mailan
hamar batelek parte hartu zuten, eta
Isuntza A eta B bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Bermeo Ak seigarren postua lortu zuen, eta Isuntzako hirugarren batela zazpigarrena izan zen.
Isuntzako gazte mailako arraunlariak, prestaketa lanetan. Argazkia: Isuntza Arraun Elkartea
Gazte eta kadete nesketan, ostera, Bermeoko batela izan zen azkarrena, eta seigarren postua eskuratu zuen; Ondarroa Ak eta Ondarroa Bk, aldiz, zazpigarrena eta bederatzigarrena.
Kadete mutilen bateletan aurreko postuetan ibili ziren lekeitiarrak; Isuntzak hirugarren postua eskuratu zuen. Ondarroak hamalaugarrenagaz konformatu behar izan zuen.
Emakume gazte eta nagusi mailan, berriz, Ondarru Ak bosgarren postua eskuratu zuen, eta bi postu atzetik sailkatu zen Ondarru B. Gazte mailako mutil ondarrutarrak hamaikagarrenak izan ziren.
Senior mutiletan hamairu batel leihatu ziren, eta Bermeo A hirugarrena eta Bermeo B hamargarrena izan ziren.
Hurrengo batel estropada ere Sestaoko La Benedicta estropada-eremuan izango da. Martxoaren 18rako jarri dute hitzordua.
Batel Liga Sailkapen Orokorra (gazte mailetatik hasi eta seniorretararte)
Batel Liga sailkapen orokorra (Alebinak)