Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Mikroipuinak jasoko dira Mutrikuko Udalak antolatutako Ziriako Andonegi ipuin lehiaketan

Asier Alkorta
Mutriku
2017/03/13
Horixe da, hain zuzen ere, aurtengo berrikuntza: lanen luzera. Izan ere, gaia librea bada ere, gehienez ere 100 hitzeko kontakizunak jasoko dira lehiaketan. Lanak apirilaren 12rako aurkeztu behar dira. Eta horretarako, posta arruntez (Mutrikuko Udala-Kultura Batzordea, Txurruka plaza z/g, 20830) edo posta elektronikoz bidaltzeko aukera luzatu dute (kultura@mutriku.net). Jakitera eman dutenez, lehiaketan edonork parte hartu ahal du, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu. “Hori bai, lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira”. Sariak. Hiru sari banatuko dira: 18 urtetik gorakoen arteko lan onena (500 euro), mutrikuarren arteko lan onena (250 euro) eta 18 urtetik beherakoen arteko lan onena (150 euro). “Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du”. Lehiaketa Mutrikuko Udaleko Kultura eta Euskara Batzordeak antolatuta dagoenez, epaimahaia ere batzorde horrek aukeratuko duela jakitera eman dute. “Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da”. Halaber, lehiaketara aurkezten diren lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe geratu ahal litezkela aurreratu dute. Eta saritzen diren lanak argitaratzeko eskubidea Mutrikuko Udalarena izango da, egileen izenak aipatuta beti ere. Lanak aurkezteko modua:
  • Posta arruntez bidaltzekotan, idazlanak izenburua eta egilearen ezizena izango ditu agerian; ezin da egilearen izenik aipatu. Idazlanarekin batera, baina beste gutunazal itxi batean, egilearen datu pertsonalak agertuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, sinadura eta nortasun agiriaren kopia bat.
  • Posta elektronikoz bidaltzekotan, bidaltzen den mezuari bi fitxategi erantsi beharko zaizkio: batean, idazlana goitizenez sinatuta; bestean, egilearen datu guztiak, nortasun agiria barne.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.