Debabarreneko Udalek eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #Abian III. Enplegu eta Lanbide Hezkieta Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Funtsean, azoka horrek lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanposturen bat betetzeko beharrizana duten inguruko enpresen arteko topagune izan nahi du.
Azokak arlo desberdinetako 70 lanpostu baino gehiago eskaintzen ditu. Lan bila dabiltzan pertsonek
Debegesaren webgunean jaso ahal dute lan-eskaintza horien guztien berri, eta bertan eman ahal izango dute izena, martxoaren 20a orduko.

2015eko azoka. Argazkia: Debegesa.