Lekeitioko Herriko Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeko helburuagaz jarraituz, bigarren eta azken fasea burutzeko obra esleitu du udalak. Bigarren fase horretan
eraikin bien arteko aurrealdeko leihoak eta
behe solairuko ateak aldatuko dituzte. Jakitera eman dutenez, lanek
53.367 euroko inbertsioa suposatuko dute.
“Kontuan izanda 40 urte baino gehiago dauzkatela, Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatu beharra zegoen, umeen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta energia galerarik ez egoteko”, azaldu dute udal ordezkariek.

Lekeitioko Eskola.
2016.urtean burutu zuten lehen fasea, eraikineko leiho erdiak aldatuz. Horrela, aurrealde oso bat, alboko leihoak eta gimnasiokoak berritu zituzten, eta berrikuntza horrek 45.780 euroko aurrekontua eduki zuen.
Bigarren faseko lanak
herriko enpresa batek burutuko dituela azaldu du udalak, eta
uda sasoian gauzatuko dituzte, “umerik ez dagoenean”. Guztira beraz, lehen eta bigarren faseak kontuan hartuta,
99.147,25 euro inbertituko dituzte Lekeitioko Herri Eskolako eraikina egokitzeko.