Atxondo kiroldegiak 25 urte bete ditu gaur [martxoak 14], eta urteurrena oroitzeko kiroldegiaren maketa jarri dute ikusgai kiroldegiko atseden gune batean.
Jose Mari Jaiok egin zuen maketa orain dela 20 urte inguru, kiroldegian behar egiten zuenean.
Maketak kiroldegiaren kanpoko eta barruko ikuspegia eskaintzen ditu. Izan ere, egileak berak azaldu duenez, teilatua kendu eta barruko aldea ikus daiteke. Hori bai, barruko aldea ez da gaur eguneko itxurakoa. “Egin zuenean taberna eta skuash pistak zeuden besteak beste”, gogoratu du Jaiok.

Atxondo kiroldegiaren maketa.