Aulestiko Berdintasun Batzordeak antolatuta,
Greban gaude antzezlana ikusteko aukera egongo da domekan [martxoak 26], 18:30ean, Aulestiko Udal Aretoan.
Antzezlanak lanbidez garbitzaile diren (Elena, Arantxa eta Jaione) hiru emakumeren gorabeherak kontatzen ditu. Hainbat arrazoi tarteko, protagonistek grebara joatea erabakitzen dute. Ironia oinarri hartuta, maitasunaz, amatasunaz, sexuaz, ilusioez… berba egingo dute. «Emakumeen pentsamendu eta ikuspegi desberdinen berri emango dute».