Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, Ibon Iparragirreri babesa adierazteko postalak bidaltzen hasita daude. Eta herritarrek ere hori egin ahal izateko, zapatuan eta domekan [martxoak 25-26] Ondarroako alde zaharrean mahaia ipiniko dutela iragarri dute.
Plataformak duela hilabete baino gehiago hasi zuen Jose Luis de Castro Antonio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Kartzela Zaintzarako epaileari gutunak bidaltzeko kanpaina. «Kanpaina hori amaitutzat eman dugu, eta Euskal Herri osotik
1.200 gutun baino gehiago bidali dira».
Hori egin eta gero, orain, Iparragirreri bideratzen ari dira postalak. «K
anpaina honek bi helburu ditu: Iboni maite dugula erakustea, eta espetxe zuzendaria horren jakitun izatea». Momentuz, 150 postal inguru bidali dituztela esan dute plataformako kideek.
Iparragirreri postalak bidaltzeko ipinitako mahaia, Ondarroako alde zaharrean.