Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak antolatuta, komiki tailerra egongo da zapatuan [martxoak 25], 16:30ean, liburutegian. Saioa Eñaut Aiartzaguena komikigile iurretarrak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.
Aiartzaguenak marrazki ,margo eta collage tekniken bidez narrazio grafikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutaraziko ditugu. «Parte hartzaileak euren istorioak sortu eta teknika grafikoen bideaz adieraztera animatuko ditu», diote antolatzaileek. Ordu bat eta erdiko saioa izango da.
Enaut Aiartzaguena. Argazkia: Anboto.