Gimnastikalari ondarrutarrak Ibarran jokatu zuen domekan [martxoak 26] Gipuzkoako Txapelketara sartzeko bigarren kanporaketa saioa. Eta horretan, taldeka lehenengo postua lortu dute Lasartek eta haren taldekideek. Gainera, sailkapen orokorrean ere lehendabiziko postua lortu dute. Bakarka, Lasartek bigarren egin zuen uztaiagaz, eta sokagaz ere bigarren geratu da sailkapen orokorrean.
Emaitza horiekin, maiatzaren 20an Eibarko Ipurua kiroldegian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu da ondarrutarra. Horretan, hain zuzen ere, ondarrutarrak taldeka eta bakarka parte hartuko du; bakarka uztaiagaz eta sokagaz ariko da.
Maiatzaren 20ko txapelketa horretan ondarrutarra lehendabiziko bosten artean geratzen bada (taldeka zein bakarka), Euskadiko Txapelketan aritzeko txartela lortuko du. Euskadiko Txapelketa hori ekainaren 3an jokatuko da.
Irati Lasarte, ezkerretik lehenengoa, taldekideekin batera.
Irati Lasarte eta haren taldekideak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.