Urtarrilean Beheko Mojen Plazako zelaian jarritako tirolina ezin da erabili. Azken asteetan, inguruko bizilagunen kexak jaso ondoren, immobilizatzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak, behin behinean.
“Besteak beste, tirolinan jolasean aritzen direnen
jarrera desegokia, sortzen duten
gehiegizko zarata eta gaueko orduetan bertan egoteak sortzen dizkieten
eragozpenak salatu dituzte inguruko etxeetan bizi direnek”, azaldu du udalak.
Bizilagun batzuek tirolina kentzeko eskatu diote udalari, baina, arazoari bestelako irtenbide bat ematea posible ote den aztertu nahi du udalak. Beraz, bilera bat egingo dute, denen artean arazoari konponbide bat ematen saiatzeko.
Erabaki bat hartu bitartean, tirolina immobilizaturik egongo dela jakinarazi dute.