Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Telleriak eta Condek irabazi dute XII. Beteranoen Trinkete Txapelketa

Eider Mugartegi
Berriatua,Ispaster,Lekeitio,Mendexa
2017/03/27
Atzo [martxoak 26] goizean ospatu zen hamabigarren urtez Lekeition jokatu den beteranoen mailako esku pilota txapelketako final handia. 6 bikoteren arteko norgehiagokagaz eman zioten amaiera urtarrilaren hasitako ligaxkari. 5. eta 6. postuak, 3. eta 4. postuak eta finala ikusteko aukera izan zuen Lekeitioko trinketean bildutako publikoak. Laka eta Arrate bikotearen eta Jaunarena eta Foster bikotearen artean lehiatu zituzten 5. eta 6. postuak. Arrateren aurrelariak ezin izan zuen finalean egon, eta beraz, Laka mendexarrak hartu zuen bere postua. Naiz eta atzelaria izan, sakez ondo ibili zen Laka eta tanto erabakigarriak lortu zituen.
Finaleko jokalari eta epaileak. Argazkia: Beteranoen Trinkete Txapelketa

Finaleko jokalari eta epaileak. Argazkia: Beteranoen Trinkete Txapelketa

Jaunarena nafarra nahastu nahirik ibili zen aurrean, baina 5-6 txapa jo zituen eta gainera, Arratek, ondo babestu zion eskumako txokoa, beraz, ezinean ibili zen. Foster ere oso ondo aritu zen, pilota zailak eramaten jakin zuen partida on bat jokatuz. Hasieran berdinduta joan ziren bikoteak eta 19-19 ere berdindu zuten, baina hortik aurrera gehiago izan ziren Laka eta Arrate 30-23 irabaziz. 3. eta 4. posturako partida. 30-17 irabazita, 3. postua bere egitea lortu zuten Moralek eta Lakak, eta 4. postuagaz geratu ziren Jaunarena eta Etxebarria. Beraza elgoibartarrak ezin izan zuen norgehiagoka jokatu, eta bere postua Garzaroneko Jaunarenak hartu zuen. Moral boleaz eta dejada bikainak eginez jaun eta jabe izan zen, eta galtzaileek ez zuten aukerarik izan markagailuari buelta emateko. Telleria eta Condek ez zieten aukerarik eman Astigarraga eta Egañari finalean. Naiz eta mendarotar eta gernikar asko egon Egaña animatzen, ezin izan zuten Telleriaren joko ona gainditu. Berdintsu hasi ziren bikoteak eta 6-6 ere egin zuten. Hortik aurrera, irabazleak, Telleriaren agindupean, hainbat sake sartu zituzten berehala 25-13 ipini zirelarik. Astigarraga bere onena ematen saiatu zen, eta naiz eta 62 urte izan, sasoian dagoela erakutsi zuen tanto politak eskainiz. “Mallabiko aurrelariak berriro erakutsi zuen txapelketako jokalari onena dugula, eta aurrean eta atzean dominatuz, ez zion Egañari aukerarik ere eman bere ukituagaz dominatzeko”, adierazi dute txapelketaren antolatzaileek.
Telleria-Conde txapeldunak. Argazkia: Beterenoen Trinkete Txapelketa

Telleria-Conde txapeldunak. Argazkia: Beterenoen Trinkete Txapelketa

Condek txukun bete zuen bere papera, eta pilota gutxi galduz eta aurrelaria animatuz, merezimendu guztiz jantzi zuen atzo, bere lehen txapela. Telleriarentzako, iazkoa kontutan izanda, bigarrena izan zen. Horrez gain, aurtengo finaleko jokalari onenaren saria ere jaso zuen German Telleriak mallabiarrak “bere kokapen, pilotari ematen dion abiadura, eta dejada eta joko politagatik”. Mikel Jaunarenari errekonozimendua. Txapelketa antolakuntzak gogoratu duenez, Lekeitiokoa da Euskal Herriko Beteranoen Txapelketa bakarra, eta ohore bat dela esan dute Nafarroako jokalari bat ere partaide izatea. Bide hori landu nahian, joan den astean partaide gehienak Jaunarenaren herria, Garzaron, bisitatu eta torneo bat jokatu zuten bertan. Horrez gain, “merezitako” omenaldia eskaini zioten, eta hori Lekeitiora ere ekartzeko asmoz, atzo ere opari sorta bat eman zioten “bere ahalegin eta kemena” eskertzeko. “Kontutan izan behar da domekero joan-etorrian lau orduko ibilbidea duela, eta batzuetan, trinketeko hezetasunagatik, ez jokatzeko. Aurten, bi aldiz gertatu zaio jokatu gabe buelta egin beharra”, esan dute txapelketako antolatzaileek . Finala ospatu ondoren, kantxan bertan egin zen txapelketa aurrera eramateko urtero ateratzen duten otzararen zenbaki irabazlearen zozketa. Irabazlea Enara Madariaga gernikarra izan zen. Unai Kanala DANOBATeko ordezkariak, Izaskun Martinez Lekeitioko BBKren bulegoko zuzendariak eta Begoña Fernandez MTEko ordezkariak banatu zituzten sariak, eta Trinkete tabernak eskainitako hamaiketako eder bategaz amaitu zuten aurtengo ekitaldia.
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa
XII. Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.