Ahaztuen Oroimena elkarteak Zelaietaburuko lanen erakusketako ordutegia zabaldu du
Ahaztuen Oroimena elkarteak Zelaietaburuko garbiketa lanen eta deshobiraketen gainean Etxebarriko udaletxean jarrita daukan erakusketa amaitzear dago. Azken astea izango da hau. Hori dela eta, asteburuari begira, ordutegia zabaltzea erabaki dute elkarteko kideek. Horrela, erakusketa 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik astegunetan, eta 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era zapatuan eta domekan.
Zelaietaburuko berreskuraketan egindako lan guztia –garbiketa eta deshobiraketa–erakusten dute, dozena bat paneletan banatuta, ikusgai jarri dituzten 100dik gora argazkiek.