Euskal Herri mailan burutu den
Inurritegia prozesuaren baitan
ekimen bi antolatu ditu asteburuan
Lekeitioko Ernai gazte antolakundeak. Orain dela lau urte sortu zen Ernai gazte antolakundea eta aurten gazte estrategiaren birdefinizioa egin dute. Prozesua apirilean amaituko da, kongresuarekin. Bitartean, bi fase ezberdin izan ditu: aurkezpen eta elaborazio fasea (urriaren 29tik abenduaren 31 arte) eta eztabaida fasea bigarrena (urtarrilak 23tik martxoak 27ra arte).
Prozesua herriz-herri garatu da, eta Lekeition ere martxan ibili dira gazteak eztabaida eta hausnarketa desberdinak sortuz. Joan den zapatuan [martxoak 25] ere Lekeition gazte antolakunde desberdinetan militante izan direnen artean
kafe-tertulia antolatu zuten, eta 40 lagun inguru batu ziren esperientzia desberdinak partekatzeko.
Inurritegia prozesuaren baitan egindako kafe tertulian parte hartu zuten Lekeitioko gazteak. Argazkia: June Prieto
Iluntzean,
Gazte Akelarrearen aurkezpena eduki zuten ikastolan. Gazte Akelarrea aste santutan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta ospatuko den topagunea da. Apirilaren 13, 14 eta 15ean izango da, hain zuzen, eta aurten, berritasun moduan, Zornotzatik abiatu eta Igorren amaituko den martxa batekin hasiko dute.
Gazte Akelarrearen aurkezpena ikastolan. Argazkia: June Prieto
Gazte Akelarreak “hausnarketa, eztabaida eta konspiratzeko gune bihurtzea” izango du helburu. Xede horregaz, eta auzolana eta autogestioa onarri hartuta, hiru egunez lanean arituko dira milaka gazte.
Lekeition ere lortu daitezke
sarrerak; Galarrenan daude salgai.
Gazte Akelarrearen aurkezpena ikastolan. Argazkia: June Prieto