Lekeitioko gazteen artean herriko ondarearen ezagutza maila handitzea helburu,
3.000 euroko beka bat emango du Lekeitioko Udalak. Herriko ondareari buruzko
gai zehatz batzuk jorratu eta
fitxa batzuk egitea da asmoa, herriko ikastetxeetako irakasleek erabili ahal izateko. “Etorkizuneko 16 urteko gazteek izango duten herriko ondarearekiko ezagutza maila aberatsa izatea da helburua”, adierazi dute.
Udalak jakitera eman duenez, egin beharreko lana hurrengoa izango da: Lekeitiori buruzko bibliografia sakon begiratu –monografiak, aldizkariak, solteko artikuluak– eta oinarrietan dauden gai bakoitzari buruzko
txosten bat egitea. “Txostenak, 16 urteko ikasle batentzako ulergarriak, argiak eta zehatzak izan behar dira”. Horrez gain, bekadunak gai bakoitzeko material lagungarria ere bildu beharko du, argazkiak, planoak eta ilustrazioak besteak beste.
Beka deialdia
Lekeitioko Udalaren webgunean argitaratu dute xehetasun guztiekin. Beka lortzeko interesa daukatenek dokumentazioa udaletxeko erregistroan aurkezteko azken eguna
2017ko apirilaren 21a izango da.