Maiatzaren 7ko galdeketarako boluntarioen bilera egingo dute Berriatuan
Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketan boluntarioen beharra egongo dela esan dute Berriatuko Gure Esku Dago-ren kideek. “Denon esku dago egun hori antolatu eta dena ondo joatea!”. Bilera barikuan [martxoak 31] egingo da, 20:00etan, Berriatuko bideo gelan. Horretan, laguntzeko prest daudenak non eta nola lagundu ahalko duten jakin ahalko dute.
Aurreratu dutenez, maiataren 7an mahaian egoteko hiru txanda egingo dituzte. Dena dela, egun osoko egitaraua egongo dela esan dute. “Guzti hori egiteko eta kanpainarako boluntarioak behar dira. Zenbat eta jende gehiago hobeto! Animatu eta etorri esku bat botatzera, denok zarete ongi etorriak!”.