ZinegoakĀ Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. Urtero egiten da Bilbon otsailean, eta ostean, herriz herri eskaintzen dira hango filmak.
Bihar [martxoak 30] helduko da Ondarroara.
19:00etatik aurrera, jaialdian ikusi ziren film laburrak (
deskargatu eskuorria) ikusi ahal izango dia Etxelilan. Apirilaren 6an ere beste emanaldi bat egongo da. Egun horretan
Arreta dokumentala (
deskargatu eskuorria) ikusi ahal izango dute bertara hurreratzen direnek. 19:00etan izango da, Etxelilan.
Zinegoak jaialdia Hegoak elkarteak sortu zuen. Helburua kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez gay, lesbiana eta transexualenganako sensibilizazioa bultzatzea da.