Joan den asteburuan Gasteizko Oskixo gimnastika erritmikoko txapelketa jokatu zen. Eta horretan parte hartu zuen Markina-Xemeingo Alaitz Aranbarri gimnastikalariak; markina-xemeindarra lehendabiziko postuan geratu zen oinarrizko kadete kategorian.
Aranbarrik Eibarko Ipurua taldeagaz parte hartu zuen Gasteizen. Beragaz batera, Bizkaia, Araba, Asturias, Errioxa, Nafarroa eta Burgoseko gimnastikalariek ere parte hartu zuten.
Horrez gain, Aranbarri Espainiako Txapelketan lehiatzeko sailkatu da. Txapelketa hori apirilaren bukaeran jokatuko da, Guadalajaran (Espainia). Dena dela, Aranbarri ez da Espainiako txapelketan parte hartuko duen Lea-Artibaiko gimnastikalari bakarra; Ondarroako Enara Bilbao eta Lur Aranburu ere egongo dira.
Alaitz Aranbarri gimnastikalari markina-xemeindarra.