Eskola kirol mailako Gazte Duatloia egongo da Lekeition
Benjamin, alebin eta txikien mailetako kirolariek parte hartu dezaketeĀ Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta, domekan [apirilak 2] Lekeition egongo den kirol proban. Mailaren arabera, distantzia ezberdinak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Irteera 11:00etan izango da plazatik.
9 eta 10 urte (2008-2007) dituzten benjamin mailako kirolariek 250 metro korrika, 1.000 metro bizikletan eta 100 metro korrika egin beharko dituzte; 11-12 urteko (2006-2005) alebinek, berriz, 500 metro korrika, 2.000 metro bizikletan eta 250 korrikan; Txikien mailakoek, ostera, 13 eta 14 urte (2004-2003), 1.000 metro korrika, 4.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika.
Lekeitioko Gazte Duatloian parte hartu nahi dutenek bertan egunean eman ahalko dute izena bertan plazan. 10:00etan zabalduko dute izena emateko mahaia antolatzaileek. Horrez gain, telefono zenbaki bat ere jarri dute aurretik izena eman nahi dutenentzako: 630 680 187.