Hirugarren sektorearen edo zerbitzuen sektorearen lana kaleratuko dute domekan [apirilak 2], Lekeition. Lekeitioko Udalak antolatuta, hirugarren sektoreko elkarteen azoka egongo da herriko plazan 11:00etatik 14:00etara. Lekeition ere hirugarren sektorea badagoela ikusarazi eta herritarrei laguntza eskeintzea dute asmoa.
Gorabideko kideak Lekeition, atzo, elkarteak eskeintzen duen GORATU programa azaltzen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Denetara zortzi elkartek jarriko dituzte postuak plazan: Acambi– Bularreko minbizia Bizkaiko elkartea, Ondarroako Alzheimer taldea, Avifes (Senideen eta gaixotasun mentalaren Bizkaiako elkartea), Elikagaien Bankua, Caritas, Fekoor elkartea (gutxitasun edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonak) eta Gorabide (Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartea).
Elkarte bakoitzeko bolondres eta partaideek egiten dihardutena azalduko dute. Beraz, herritarrek, lehen eskuko informazioa jasotzeko aukera izango dutela azpimarratu du udalak, eta gainera, elkarte ezberdinetako kideak elkar ezagutzeko gunea ere izango da. Gurutze Gorriak, esate baterako, uretako erreskate itxurak egingo ditu itsasoan egiten duten lana herritarrei erakusteko.
Lekeitioko Udaleko Gizarte Ongizate sailak, hirugarren sektoreko mahai bat osatu zuen, bai elkarteen euren artean eta baita Gizarte Zerbitzuekin harremana sendotu eta elkarlana sustatzeko asmoz. Mahaia Fekoor, Gorabide, Caritas, Gurutz Gorria, Elikagaien Bankua eta Avifes elkarteek osatzen dute, eta mahai horretako elkarteek zein hirugarren sektoreko beste batzuek egiten duten lana herriratu nahi izan dute. Horretarako, udalak antolatuta, hitzaldi ziklo bat egon da martxo osoan, elkarteek euren erakundea aurkeztu eta dauzkaten ekintza, programa eta zerbitzuak ezagutzera emateko. Ekitaldien amaiera gisa, kalera aterako da hirugarren sektorea, herritarrekin batera egoteko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.