Orrigorri literatur ekimenaren baitako saioa egongo da domekan [apirilak 2], 11:00etan, Ondarroako Arrigorri ostatu jatetxean. Asteon, Leire Ibarguren idazlearen
Laura deitzen zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburuari buruz ariko dira. Eta horretan, herritarrek egileagaz beragaz eta Miren Odriozola liburuko protagonistagaz berba egiteko aukera edukiko dute.
Odriozola El Salvadorgo Nazio Askapenerako Farabundo Marti frontean ibili zen. Eta Ibargurenek haren bizipenak bildu zituen liburuan.
79an hasi zen gerra El Salvadorren. Eta Odriozola 83n sartu zen frontean. Garai hartan, oihanean armadari ihesi ibiltzen ziren zaurituak eta umeak lepoan hartuta. Haurrak negarrez, haiek nola isilduko, ahoa estaltzen zieten gurasoek, eta, nahi gabe, umea ito zutenak ere bazeuden. Gerran hil zen baita ere Odriozolaren bikotekidea, Pakito Arriaran; 80 mila lagun hil ziren gerra hartan.
Leire Ibarguren –ezkerrean– eta Miren Odriozola –erdian–. Argazkia: Urola Kostako Hitza