Zapatuan [apirilak 1],
Etorkizuna dantza taldearen eskutik, Umeen Euskal Jaia ospatuko da Lekeition. Lau dantza taldeetako dantzariak bilduko ditu bi urtetik behin egiten den ospakizunak: Markina-Xemeingo
Zerutxu dantza taldea, Basauriko
Edurre dantza taldea, Elorrioko
Besaide dantza taldea eta Berrizko
San Lorentzo dantza taldea.

2015eko Umeen Euskal Jaia Lekeition.
Atean batuko dira dantzariak, eta
12:00etan,
kalejiran irtengo dira herriko kale eta auzo guztietara. Ibilbidean zehar, gainera, bi dantzaldi eskainiko dituzte, lehenengoa Talan eta bigarrena Independentzia plazan.
Beti bezala, eguerdian elkarte eta etxeetara joango dira dantzari guztiak bazkaltzera, eta denak, batuko dira ostera ere, arratsaldean.
17:00etatik aurrera erromeria izango dute plazan dantzariek.