XI. Kalamura Igoera bertan behera geratu da
Zapatuan [apirilak 1] zen lehiatzekoa urtero-urtero Etxebarriko Gazte Asanbladak Etxebarritik Kalamura antolatzen duen mendi lasterketa, baina, izen emate baxua dela eta, probarik ez egitea erabaki dutela jakitera eman du Etxebarriko Gazte Asanbladak. Izena eman dutenei parkamena eskatu eta erakutsitako interesa ere eskertu dute igoeraren antolatzaileek.
Etxebarriko mendi lasterketagaz gain, beste hainbat proba batu dira asteburu honetan: Donostiko maratoi erdia, Azpeitia-Azkoitia, Bilbao Mendi trail eta Arrasate-Udalaitz besteak beste. Hori izan liteke horren jende gutxik Kalamuko igoeran izena emateko arrazoia. 11. igoera izan behar zen aurtengoa.