Ziztu bizian eta euskararen aldeko aldarrikapen oihuek lagunduta, Korrika Txikia egin dute gaur [martxoak 31] Ondarroan. 17:00etan hasi da ekintza, Iturribarrin, eta Musika Plazara arte, ehunka herritarrek egin dute korrika.
Ikastetxeetako ikasleak izan dira lekukoa eraman duten lehendabizikoak; Zubi Zahar Herri Ikastolakoak, izan da lehenengoak, eta Txomin Agirre Ikastolakoak eta Zaldupe Eskola Publikokoak bigarrenak eta hirugarrenak. Atzetik, Txirrimorraski Ondarroako denbora libre taldeko kideek, Musika Eskolakoek… hartu dute lekukoa.
Euskararen aldeko lasterketa txikiak arin pasatu ditu herriko kaleak, eta Alameda paretik Musika Plazara igo da. Behin han, ikastetxe eta institutuko ikasleek emanaldiak eskaini dituzte.
Gogoratu,
20. Korrika eguaztenean [apirilak 5] igaroko dela Lea-Artibaitik.
OHARRA: argazki galeria ikusteko zailtasunak badituzu,
klikatu hemen